jueves, 27 de marzo de 2014
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, historia pixka bat.
Historia pixka bat eginez ...
1908ko Martxoaren 8an New Yorkeko ehundegi batean 129 emakume greban hasi ziren eta lantegia okupatu zuten lan baldintza hobeagoak eskatzeko.
Irtetzen ez zirenez suzko lehergailuak bota zituzten barnera emakumeak barruan zirela eta bertan erre ziren.
Geroztik eta hildako emakumeen oroimenez Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
1908ko Martxoaren 8an New Yorkeko ehundegi batean 129 emakume greban hasi ziren eta lantegia okupatu zuten lan baldintza hobeagoak eskatzeko.
Irtetzen ez zirenez suzko lehergailuak bota zituzten barnera emakumeak barruan zirela eta bertan erre ziren.
Geroztik eta hildako emakumeen oroimenez Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
lunes, 10 de marzo de 2014
Tximeleten zirkoa
HAUSNARKETA LANA:
1. Nork esaten ditu eta zer adierazi nahi dute honako esaldi hauekin:
• “Agian sobera hurbildu nintzen, ezta lagun? Arratsalde ona izan”
• “Gizon bat, hala deitzerik bada, Jainkoak berak ere bizkar eman diona.
• “Zuk zeuk ere sinesten duzulako”.
• “Ez zaitez motela izan errautsetatik etor daitekeen edertasuna ikusteko”.
• “Bai, baina abantaila duzu zuk: zenbat eta handiagoa izan borroka, are eta aintzazkoa da garaipena”
2- Erantzun galdera hauei:
• Zein da aldea zirko bateko eta besteko artisten artean?
• Nola erreakzionatzen dute ikusleek zirko batean eta bestean?
• Zein da bi enpresaburuen jarrera bizitzarekiko eta “artistekiko”?
• Zure ustez, nola sentitzen da Will enpresa gizonak gortina zabaldu eta piztia bat bezela aurkezten duenean?
• Gertakizun batek Willengan aldaketa eragin du; zeinek? Zein ondorio ditu?
• Zer bilakera izan du Willek?
3. Ikusi duguna hausnartzen:
• Idatzi pote batean har bat duen haurrari buruz gogoratzen duzun guztia.
• Tximeletak zergatik dira hain garrantzitsuak istorio honetan?
• Zer zerikusi dute tximeletek izenburuarekin?
• Tximeleten zirkoko artista bakoitzaren iragana, zein da?
• Zergatik aldatu da Will?
• Azaldu tximeleten zirkoko lagunek nola lagundu dioten Willi.
• Zer gertatu da errekan? Zergatik ez diote lagundu?
• Errekan ez dagoela konturatu direnean, zer gertatu da?
• “Miren, ezin naiz ibili” esaldiak, zer esan nahi du? Zer esan nahi du beretzat? Eta bere lagunentzat?
• Zer irudikatzen du haurraren besarkadak?
4. Iritzi pertsonala
• Esan bideoari zenbat puntu emanen zeniokeen, 1etik 10era, eta horren zergatia.
• Istorio honetako zein irakaspen da gure bizitzarako baliagarria?
• Jarri nahi al diozu zure buruari helburu bat, kurtso amaierara bitartean betetzeko?
Hala bada, zein bitarteko jarri behar duzu helburua lortzeko
martes, 4 de marzo de 2014
Metodo zientifikoa
Metodo zientifikoa martxan jarriko dugu, esperimentuak eginez. Behaketatik abiatuta, hipotesiak sortuko ditugu, gero hipotesi horiek frogatu, huts eginez eta berrido hasiz... Dena apuntatu eta ondorioak ateratzen ditugunean,gelakideek informatuko ditugu. Talde lan aproposa oraingoan!
5.UD. "Ekin ta ekin... bilatzen ditu...jakintza eta argia
Oraingo unitatean... Argia, koloreak, ikusmena, soinua, entzumena...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)