miércoles, 26 de febrero de 2014

Elikadura eta komiki lehiaketa


Elikadura jasangarria bultzatzeko nahian,Ikastetxeko Agenda 21eko partaideek, komiki lehiaketa batean parte hartzera animatzen gaituzte. Honekin batera eta teknologia berrietan trebatzeko "Stripgenerator.com"
aplikazioa dugu bertan aritzeko. Animo ba!




lunes, 24 de febrero de 2014

Pintxo dastatze lehiaketa


      Gaiari bukaera emateko, gaur goizean" Pintxo dastatze lehiaketa" izan dugu ikastolan.
Gelakide guztiok parte hartu dugu eta osagaiak etxetik ekarrita, bakoitzak bere sukaldaritza artea eskaini nahi izan du.
Epaimahaiarentzat ez da erraza izan pintxo onenak aukeratzea!!!
Estetikoena Mikel Berasategirena izan da eta orekatuena, Garazi Mendietarena.
Txalo zaparrada handi bat bikote honi. Lan honetan guztiok oso ondo pasatu dugu!!!













miércoles, 5 de febrero de 2014

Gorputzeko aparatuak


Gorputza organismo edo sistema konplexua da eta hainbat aparatu beraien artean koordinaturik osatzen dutena.
                                    Plastikan. lan taldeak eginez, aparatu konposizio desberdinak egin ditugu.

Dieta hausnartzen



            San Blas egunean, arratsaldez, 5A. mailakoak Eroski bisitatzera joan ginen. Bertan etiketak interpretatzen, elikagai desberdinak piramidean kokatzen eta nola ez!, merienda goxo bat egiten pasatu genuen arratsaldea.





               Gaur otsailak 5, Ikastolan gosaldu dugu. Gosaria osasuntsua izan da, fruta, urdaiazpiko egosia, ogia, olioa eta esnea
Gosaria eguneko jatordu garrantzitsuena dela ikasteaz gain, oso ondo pasatu dugu!