domingo, 12 de octubre de 2014

2014-2015 IKASTURTEA, 6A.MAILAKO IKASLEAK GARA ETA...

                      
 
Aurtengoan, ikasle bakoitzak bere txokoa kudeatuko du.
                                            Bertan, zenbait jardueren berri emango dizuegu.
                                                                      Ea gustokoa duzuen!



viernes, 13 de junio de 2014

IKASTURTEA BUKATU DA... ONDO PASA OPORRAK!!!



Ikasturtea bukatzen ari  da.
 Hor ibili gara, oztopoak gainditzen. IKT-ren prestakuntzan saiatu gara, eta  hainbat programekin praktikatzen ibili ere.

Eta orain , zer? Datorren ikasturterako  gelako ikasleen blog bat nahi dugu!
Ikasleak eta beraien lanak izan behar dira blog honen xedea.
Nola egingo dugun…  ez dakit! Arazo teknologikoei aurre eginez suposatzen dut.

Aurtengoz agur esatera goaz… Ondo pasa oporrak!
Eta mendian, hondartzan nahiz hirian , atseden zoriontsu bat izan!

Deabruak













































































c



























lunes, 26 de mayo de 2014

Aupa Eibar futbol taldea!!!

Atzo Eibar futbol taldeak lehenengo mailako atea ireki zuen Alavesen aurkako derbian. Gure gelan, hainbat futbolzale amorratu ditugu! Eta gaur gelara Eibar taldeko hainbat kamiseta eta lepokorekin etorri dira. ZORIONAK EIBAR!!!





lunes, 5 de mayo de 2014

Ekosistemak: Belardia

Iturburu inguruko belardiak aztertu ditugu, ekosistemak zer diren ulertzeko nahian. Sorpresa!!! Zenbat bizidunek osatzen dute ekosistema hau!


lunes, 14 de abril de 2014

5-6.UD " Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea."

Ikasgai honetan...

Bizitzaren funtzioak, ekosistemak, bizidunen sailkapenak, zelulatik organismora, bizidunen arteko harremanak, elikakateak, animaliak... izaki bizidunei buruz arituko gara.






jueves, 27 de marzo de 2014

Poematxoak




Neska mutilak berdinak gara...



Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, historia pixka bat.

Historia pixka bat eginez ...

 1908ko Martxoaren 8an New Yorkeko ehundegi batean 129 emakume greban hasi ziren eta lantegia okupatu zuten  lan baldintza hobeagoak eskatzeko.
Irtetzen ez zirenez suzko lehergailuak bota zituzten barnera emakumeak barruan zirela eta bertan erre ziren.
Geroztik eta hildako emakumeen oroimenez Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

lunes, 10 de marzo de 2014

Tximeleten zirkoa




HAUSNARKETA LANA:
1. Nork esaten ditu eta zer adierazi nahi dute honako esaldi hauekin:
• “Agian sobera hurbildu nintzen, ezta lagun? Arratsalde ona izan”
• “Gizon bat, hala deitzerik bada, Jainkoak berak ere bizkar eman diona.
• “Zuk zeuk ere sinesten duzulako”.
• “Ez zaitez motela izan errautsetatik etor daitekeen edertasuna ikusteko”.
• “Bai, baina abantaila duzu zuk: zenbat eta handiagoa izan borroka, are eta aintzazkoa da garaipena”


2- Erantzun galdera hauei:
• Zein da aldea zirko bateko eta besteko artisten artean?
• Nola erreakzionatzen dute ikusleek zirko batean eta bestean?
• Zein da bi enpresaburuen jarrera bizitzarekiko eta “artistekiko”?
• Zure ustez, nola sentitzen da Will enpresa gizonak gortina zabaldu eta piztia bat bezela aurkezten duenean?
• Gertakizun batek Willengan aldaketa eragin du; zeinek? Zein ondorio ditu?
• Zer bilakera izan du Willek?

3. Ikusi duguna hausnartzen:
• Idatzi pote batean har bat duen haurrari buruz gogoratzen duzun guztia.
• Tximeletak zergatik dira hain garrantzitsuak istorio honetan?
• Zer zerikusi dute tximeletek izenburuarekin?
• Tximeleten zirkoko artista bakoitzaren iragana, zein da?
• Zergatik aldatu da Will?
• Azaldu tximeleten zirkoko lagunek nola lagundu dioten Willi.
• Zer gertatu da errekan? Zergatik ez diote lagundu?
• Errekan ez dagoela konturatu direnean, zer gertatu da?
• “Miren, ezin naiz ibili” esaldiak, zer esan nahi du? Zer esan nahi du beretzat? Eta bere lagunentzat?
• Zer irudikatzen du haurraren besarkadak?


4. Iritzi pertsonala
• Esan bideoari zenbat puntu emanen zeniokeen, 1etik 10era, eta horren zergatia.
• Istorio honetako zein irakaspen da gure bizitzarako baliagarria?
• Jarri nahi al diozu zure buruari helburu bat, kurtso amaierara bitartean betetzeko?
Hala bada, zein bitarteko jarri behar duzu helburua lortzeko

martes, 4 de marzo de 2014

Metodo zientifikoa


Metodo zientifikoa martxan jarriko dugu, esperimentuak eginez. Behaketatik abiatuta, hipotesiak sortuko ditugu, gero hipotesi horiek frogatu, huts eginez eta berrido hasiz... Dena apuntatu eta ondorioak ateratzen ditugunean,gelakideek informatuko ditugu. Talde lan aproposa oraingoan!


5.UD. "Ekin ta ekin... bilatzen ditu...jakintza eta argia



 Oraingo unitatean... Argia, koloreak, ikusmena, soinua, entzumena...



miércoles, 26 de febrero de 2014

Elikadura eta komiki lehiaketa


Elikadura jasangarria bultzatzeko nahian,Ikastetxeko Agenda 21eko partaideek, komiki lehiaketa batean parte hartzera animatzen gaituzte. Honekin batera eta teknologia berrietan trebatzeko "Stripgenerator.com"
aplikazioa dugu bertan aritzeko. Animo ba!




lunes, 24 de febrero de 2014

Pintxo dastatze lehiaketa


      Gaiari bukaera emateko, gaur goizean" Pintxo dastatze lehiaketa" izan dugu ikastolan.
Gelakide guztiok parte hartu dugu eta osagaiak etxetik ekarrita, bakoitzak bere sukaldaritza artea eskaini nahi izan du.
Epaimahaiarentzat ez da erraza izan pintxo onenak aukeratzea!!!
Estetikoena Mikel Berasategirena izan da eta orekatuena, Garazi Mendietarena.
Txalo zaparrada handi bat bikote honi. Lan honetan guztiok oso ondo pasatu dugu!!!













miércoles, 5 de febrero de 2014

Gorputzeko aparatuak


Gorputza organismo edo sistema konplexua da eta hainbat aparatu beraien artean koordinaturik osatzen dutena.
                                    Plastikan. lan taldeak eginez, aparatu konposizio desberdinak egin ditugu.

Dieta hausnartzen



            San Blas egunean, arratsaldez, 5A. mailakoak Eroski bisitatzera joan ginen. Bertan etiketak interpretatzen, elikagai desberdinak piramidean kokatzen eta nola ez!, merienda goxo bat egiten pasatu genuen arratsaldea.





               Gaur otsailak 5, Ikastolan gosaldu dugu. Gosaria osasuntsua izan da, fruta, urdaiazpiko egosia, ogia, olioa eta esnea
Gosaria eguneko jatordu garrantzitsuena dela ikasteaz gain, oso ondo pasatu dugu!





viernes, 31 de enero de 2014

4.UD ... eta horrela bizitzen gara...


    
         Ikasgai honetan elikagai mota desberdinak ikasi eta sailkatuko ditugu. Ezaugarriak aztertu ondoren dieta orekatua zer den ikusiko dugu.
         Honen inguruan hainbat ekintza burutu eta proiektuari bukaera emateko pintxo bilduma bat osatuko  dugu.